Transzendentala eta transzendentea (Kant)

Kant-entzat, ezagutza transzendentala ezagutu nahi diren objektuei buruz baino, objektu horien esperientzia izan baino lehen objektu horiek ezagutuak izateko moduarekin loturiko a priori ezagutza da, hala nola espazioari eta denborari buruzkoa. Transzendentala, beraz, gure baitan objektu horiek esperientziaz ezagutzeko bidea jartzen duen hura da.

Transzendentea, berriz, ezagutu daitekeenaz haratago dagoen hura da, ezagutu ezin dena.