Transzendentalak (metafisika)

Erdi Aroko filosofian, transzendentalak ens edo izatearen propietateak edo izateko erak dira, multzo guztien multzoarenak alegia, eta beraz gauzen multzoen kategoria edo generoetatik aparte daudenez, transzendatalak direla esaten da. Transzendetalei buruz hausnartu zuten filosof nabarmenenak Tomas Akinokoa, Henrike Gantekoa, Eckhart maisua eta Joan Duns Eskoto izan ziren. Tomas Akinokoaren arabera, izatearen transzendentalak res, unum, aliquid, verum, bonum (gauza, batasuna, bestetasuna, egia eta ona) dira, De Veritate lanean azaldu zuenez.

Ikus, gainera