Trantsizio ekologikoa (trantsizio sozioekologikoa)
Eremu lokaletan nahiz globaletan sortzen diren ingurumen eta gizarte krisi eta arazoei aurre egin eta haiek gainditzeko, trantsizio ekologikoa edo trantsizio sozioekologikoa hazkundean oinarritutako ekonomia eta dagozkion paradigma industrial eta estraktibistak baztertu, eta jasangarritasunean, elkartasunean eta partaidetzan oinarritutako gizarterantz abiarazten den prozesu teknologiko, ekonomiko eta soziala da. Trantsizio energetikoaren kontzeptua ere barneratzen du, baliabide fosiletan oinarritutako energia iturrietatik energia berriztagarrietara aldatuz.
Loturiko artikuluak
Trantsizio demografikoaTrantsizio demografikoa ugalkortasun eta heriotza tasa altuetatik tasa baxuetara igarotzen deneko prozesu edo erregimen demografikoa da. Prozesu horretan desoreka demografikoa gertatzen da: hasieran, heriotza tasaren jaitsiera eta bizi-itxaropenaren luzapena…
Falazia ekologikoaFalazia ekologikoa multzoak alderatuta egindako konklusioak haietako azpimultzo edo elementuetara zabaltzean gertatzen da. XIX mendean, Émile Durkheim-ek herrialdearen araberako suizidio-tasak jaso zituen, eta erlijio protestantea nagusi zen herrialdeetan…
EkonomiaEkonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…