Trantsizio epidemiologikoa

Trantsizio epidemiologikoa populazio bateko gaixotasun- (ikus, morbilitatea) eta hilkortasun-joerak aldatzen direneko prozesua edo egoera da. Bereziki, XIX. eta XX. mendeetan zehar infekziozko gaixotasunek eragindako hilkortasunetik gaixotasun degeneratiboek (minbizia, Alzheimer, ...) eragindako hilkortasun baterako aldaketari egiten dio erreferentzia, hikortasun gutxitze nabarmen batekin batera. Trantsizio epidemiologikoak eragin zuzena du trantsizio demografikoan: hilkortasunaren gutxitzeak populazioaren hazkundea dakar berarekin, eta baita biztanleriaren zahartzea ere.