Trantzea

Trantzea (latinezko transitus hitzetik, "iragatea") pertsona baten kontzientzia egoera berezia da, non inguruko errealitatetik at agertzen den, loaldian bezala, baina aldi berean esna mantentzen den, bere baitan bildua eta guztiz kontzentratua. Halaber, trantzea egoera egokia da sugestioa garatzeko, hau da, norberarengandik edo beste norbaiten eskutik hartutako ideiak bereganatzeko. Zenbait modu daude trantze egoeran sartzeko: hipnosia, drogak irenstea eta kitzikapen edo eszitazioa, ariketa fisiko eta sentsorial bizi eta frenetikoen bitartez, adibidez musika eta dantzarekin. Xamanismoan eta sorgintzan, trantzea ohiko bidea da "beste mundu batera" heldu eta "arima eta izpirituekin harremanetan" sartzeko.


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Trantzea"; Gizapedian, abuztua 27, 2018, https://gizapedia.hirusta.io/trantzea/.