Trasimako

Trasimako Antzinako Greziako sofista bat zen. Bereziki ezaguna da Platonen Errepublika solasaldiko pertsonaia gisa. Hala ere, ezin da ziurtatu Trasimakok solasaldi horretan dituen ikuspuntuak benetazko Trasimako historikoaren pentsaerarekin bat datozen. Edonola ere, Platonen Trasimakoren ikuspuntuak dira gailendu direnak, bereziki justiziaren kritikari dagokionez; kritika horretan, Trasimakok baieztatzen du justizia indartsuenak inposatzen duela; beraz, justizia instituzio absolutua (eta bidezkoa) ez, eragile politiko eta sozialek ezarritakoa baizik litzateke. Nietzsche filosofoak iritzi horiek bereganatu zituen, justizia sozialki eratutako instituzioa zela adieraziz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, Thrasymachus.