Transposizio didaktikoa

Trasposizio edo transposizio didaktikoa irakasleak ezagutza-objektua hartu eta ikasleei aurkeztu eta irakasteko moduan jartzeko prozesua da, ezagutza-objektua hezkuntza-objektu bilakatzea (transposizio hitzak aldatzea esan nahi du). Transposizio egoki batek erraztu edo aiseago bideratzen du ikaslearen ikaskuntza-prozesua.

Transposizio didaktikoak elementu hauek biltzen ditu:

  • desinkretizazioa, ezagutza-objektuaren bereizketa atal edo puntu batzuetan, objektua jatorrian sortu zen problema konplexutik banatzearren);
  • despertsonalizazioa, ezagutza-objektua sortu zen testuniguru historiko eta pertsonaletik bereiztea, kasu batzuetan testuinguru hori interesgarria izan daitekeen arren;
  • programazio egokia, objektuaren irakaskuntza fase batzuetan banatuz.