Tribalismoa

Tribalismoak tribuaren inguruan sortzen den sistema sozial huts moduan duen adierari buruz jakiteko, ikus Tribuak artikulua. 

Tribalismoa tribuaren identitatea indartu egiten duen sistema ideologiko eta politikoa da, beste tribuetatik bereizi eta aparte jartzera bultzatzen duena, gehienetan tribuarentzat botere politikoa eta pribilegio ekonomikoak  bereganatzea bilatu eta azkenean tribuen arteko gatazka dakarrena. Nazionalismoaren eta etnizismoaren ildotik doan ideologia da, baino tribua hartuz identitate eta pertenentzia oinarritzat. Adibidez, tribalismoa Irak eta Siriako XXI. mende hasierako gerretan azaleratu den fenomenoa da, tribua erreferente politiko eta erlijioso nagusitzat hartuz.