Tribuak

Antropologian, tribua (latinezko tribus hitzetik, antzinako erromatarrak banatzen ziren hiru - tri - gizataldeetako bakoitza) lurralde jakin batean bizi den gizataldea da, hizkuntza eta bizimodu berdinarekin, buruzagi baten edo batzuen gidaritzapean. Horrela, kultura eta lurraldea lirateke tribu baten bereizgarri nagusiak. Dena den, egun antropologian baztertu ohi den terminoa da, kutsu kolonialistarekin erabili izan delako, gizatalde primitiboak izendatzerakoan, eta bere erabilera arbitrario samarra izan delako, besteak beste bere definizioa ere lausoa delako. Horren ordez, talde etniko, herri edo kultura terminoak hobetsi dira. Ohartu behar da, etimologia berekoa dela, tributu hitza, menderatutako herriek estatu konkistatzaileari egin beharreko ordaina adierazteko.1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
“Tribe”: A Socio-Political Analysis. Ufahamu: A Journal of African Studies. 1976. https://escholarship.org/content/qt6fs3g8wh.