Trobadoreak

Peire Vidal Azalais ederrari abesten. 1903ko ilustrazioa.

Trobadoreak edo trobalariak (antinako okzitanierazko trobar hitzetik, "asmatu") Erdi Aroko olerkari eta musikari lirikoak ziren, euren piezak konposatu eta abesten zituztenak, maiz nobleziaren eta monarken aurrean. Ohikoan, trobadoreak beraiek ere nobleziaren semeak ziren. Trobadoreen urrezko aroa XII-XIV mende bitartekoa izan, eta bereziki Okzitanian garatu zen, egungo Frantziaren hegoaldean, Europako beste toki batzuetan ere tradizio hori aurki badaiteke ere. Trobadoreek beraiek ez ezik, juglareek ere jo eta abesten zituzten trobadorren piezak. Bertako hizkuntzan konposatu eta abesten zituzten, Okzitanian langue d'Oc edo probentzeraz. Haien piezak lirikoak ziren, bereziki amodioari buruzkoak, baina gai satirikoak eta heroikoak ere lantzen zituzten. Amodiozko piezetan, amodio platoniko edo idealizatua zein erotismoa lantzen da, baina haietan emakumea iritsi beharreko gorentasun edo xede moduan agertzen da beti. Trobadore nabarmenak izan ziren Gillen IX (1071-1126),  Peire Vidal, Marcabru eta Jaufré Rudel izan ziren.