Troiako zaldia

Troia zaldiaren erreplika, 2004ko Troia filmean agertzen dena.

Troia zaldia antzinako greziarrek Troia hiria mendean hartzeko erabili zuten amarrua izan zen. Urtetan Troia hiria arrakastarik gabe setiatu ondoren, kondairaren arabera Odiseori bururatu zitzaion zurezko zaldi erraldoi bat eraikitzea.  Barruan Greziako gudari onenak ezkutatu ziren, Odiseo buru.  Greziarrek setioa bertan behera utzi eta Troiatik alde egiteko itxurak egin zituzten. Gerra irabazi zutela sinetsirik, troiarrek hiriaren kanpoaldean zegoen zaldia hiri barrura sartu zuten, trofeo edo garaikur moduan. Ondoren, hiria festa giroan eta  troiar gudariak mozkorturik zeudela probestuz, greziar gudariak zalditik atera eta hiria mendean hartu zuten.

Egun, Troiako zaldia edo besterik troiarra mendean hartu nahi den erakunde edo taldean isilgordean sartzen den etsaia izendatzeko erabiltzen den esamoldea da. Informatikan, troiar birusa, beste programa baten itxura hartuta ordenagailu edo sistema informatiko batera sartzen den birus informatikoa da.