Truke-bideak

Truke-bideak edo truke bideak, erosleek ordaintzeko saltzaileei ematen dizkieten "gauzak" dira. Egun orokorrean, trukebideak eta ordainbideak bat batoz ere, ez du horrela zertan izanik: truke batean elkartrukatzen diren ondasunak dira truke-bideak; Erdi Aroan, soinean urrea eta zilarra eraman behar ez izateko, aurrez urrearen eta zilarraren trukean eskuraturiko baleen antzekoak erabiltzen ziren salerosketak egiteko. 2013tik Ipar Euskal Herrian euskoa erabil daiteke truke-bide gisa, zentzu hertsian ordainbidea ez den arren.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, medium of exchange, exchange device; gaztelaniaz, medio de cambio, medio de intercambio.