Tunel ikusmena

Psikologian, tunel ikusmena errealitatearen alderdi eta xehetasun jakin batzuetan finkatu (horregatik fijazio kognitibo ere deitzen zaio, gazlerazko mailegua hartuz) eta beste guztiak baztertzen dituen pentsamendu mota da, errealitatearen hautemate zuzena eragozten duena. Tunel ikusmena handitzen da subjektuek euren pentsamendu automatikoak ezagutzen ez dituztenean, eta beraz ez dituzte arrazionalizatzen, askotan gurpil zoroa sorrararazi subjektuarengan; adibidez, tristurak berak tristura dakar automatikoki, bere aldetik tristura are eta handiagoa eragite duena, azkenean subjektua depresioan jausteraino.  Tunel ikusmena eta fijazio kognitiboak psikologia kognitiboaren  elementu garrantzitsu bat dira, eta horiei aurre egiteko pazienteari bere pentsamenduen kontzientzia hartu, esploratu eta arrazionalizatzea bilatzen da psikologia korronte horrek proposatzen duen terapian.