Turistifikazioa herri, hiri edo eskualde bateko azpiegiturak eta zerbitzuak bertako jendearen beharretara egokitu baino turisten desirak asetzera bideratzen direnean gertatzen den egoera da. Horrekin batera, etxebizitza eta oinarrizko beste zerbitzuen prezio igoera nabarmen batekin loturik agertzen da. XX. mendearen bukaeratik polo turistiko global bilakatu diren eremuetan gertatzen da bereziki, turismoaren globalizazioaren eta masifikazioaren ondorioz. Epe luzera bertako jendea aldi baterako turista populazio batekin ordeztea dakar, eta ondorioz komunitatea ez-komunitate baten oldearen eraginez desegitea eta jatorrizko identitate soziala galtzea (ikus, homogeneizazio kulturala).
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Gainturismoa eta azpiturismoaGainturismoa eta azpiturismoa masa-turismoaren eta globalizazioaren ondorioz gertatzen diren polarizazio-fenomenoak. Gainturismoa dagoela esaten da turismoaren masifikazioa gertatzen denean. Azpiturismoa berriz, eskualde batzuk turismotik at geratzen direnean gertatzen den…
Eskaintza turistikoaTurismo-eskaintza edo eskaintza turistikoa eremu geografiko jakin batean bisitariaren esku jartzen diren ondasun, zerbitzu, baliabide eta azpiegituren multzoa da, bisitari horien gozamenerako.
Bainu-hiriaBainu-hiria baliabide nagusitzat bainuetxeak eta hondartzak dituen hiria da, gehienbat turismoari begira. Euskal Herrian, bainu-hiriak dira Biarritz, Hendaia eta Zarautz besteak beste. Nazioartean, bainu-hiriak dira Benidorm, Katalan Herrialdeetan,…