Hezkuntzan, tutoretza eta orientabidea ikaslearen ikaskuntza prozesuan lagundu eta bere garapen pertsonal eta profesionala bideratzeko burutzen den ekintza planifikatu eta iraunkorra da, ikasle bakoitzarekin banaka garatzen dena, tutore baten edo batzuen eskutik. Hala ere, tutoretzan beste hezkuntza-eragile ere hartu behar dute parte: ikaslea eta tutoreak ezezik, gurasoak, ikaslearekin harremanetan dauden irakasleak eta ikastegia bera. Eragile horiek guztiek aurrez ezarritako tutoretza-plan bati jarraiki jokatu behar dute, tutoretza ekintza inprobisatua ez, sistematikoa baizik izan dadin.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, mentoring and guidance; gaztelaniaz, tutoría y orientación.
Loturiko artikuluak
Hezkuntza formala eta hezkuntza informalaHezkuntza formala helburu jakinekin planifikatu eta antolatu egiten den hezkuntza modua da, orokorrean eskoletan garatzen dena. Hezkuntza informala, berriz, asmo jakinik gabe eta propio antolatzen ez den hezkuntza…
Ekintza antropikoaEkintza antropikoa gizakiak egindako eta naturan eragina duen jarduera oro da, hala nola aldaketa klimatikoa, deforestazioa, nekazaritza eta arrantza. Ikus, gainera Antropikoa eta antropogenikoa
Hezkuntza inklusiboa eta eskola inklusiboaHezkuntza inklusiboa edo heziketa inklusiboa komunitate bateko, pertsonek, haurrak zein helduak, elkarrekin ikasteko hezkuntza da. Hartara, eskola inklusiboak ez du inongo hautaketarik egiten, haur guztiak hartzen ditu, haien…