Txabolismoa

Txabolismoa Parisen, 2017 urtean. Hna bidonville deitzen zaie, txabolak egiteko maiz bidoi eta antzekoen txapak erabiltzen direlako.

Txabolismoa etxebizitza kaskarreko bizileku eta auzuneen fenomenoa da, etxebizitza horiek txabola moduan eraikita daudenean, modu azkar eta informal batean, hondakin eta antzeko materialekin (txapak, ...) eraikiak eta batere planifikaziorik, saneamendu eta zerbitzu publikorik gabe. Bereziki hiri handietako aldirietan eraiki dira, baliabiderik gabe hirira etorritako pertsona eta familien eskutik. Ohiko fenomoenoa izan zen Espainian 1950-1970 bitarteko hamarkadetan, landatik etorritako immigrazio masiboaren ondorioz.

Beste hizkuntzetan: frantsesez, bidonville, ingelesez, slum.