Txekeak

Pertsona batek banku batean sortu duen kontutik ordainketa bat egiteko agindua emateko modu ezberdinak ditu. Horietako bat txekea da. Horren bitartez kontuaren jabeak, libratzaile izenekoa, paperezko dokumentu bat libratu edo sortu egiten du, txeke izenekoa, edukitzaile edo ordainketa jaso behar duen pertsonaren izenarekin, eta hari ematen dio. Txeke hori hartuta, edukitzailea bankura joan eta bankuak ordaindu egiten dio txekean agertzen den zenbatekoa, gero libratzailearen kontutik aterako duena.

Txekeak sortu ahal izateko, bankuko bezeroek kontu berezi bat izan behar du bankuan, kontu korronte deitzen dena. Txekeak zurian bankuak ematen dizkio bere bezeroari, koaderno txiki batean bilduta. Txekea sortzeko, libratzaileak aski du ordainketa jaso behar duen pertsonaren izena idatzi, data, zenbatekoa, eta pertsona horri eman. Hala ere, eramaileari ordaintzeko txekeak ere badaude, izen jakinik gabe, eta ordainketa txekea bankura eramaten duen pertsonari egiteko agintzen dutenak. Txekearen zenbatekoa nork jaso behar duen zehazten duten txekeak txeke izendunak dira.

Txekeko eragileak

  • Libratzailea, txeke sortu egiten duena, ordainketa bat egiteko.
  • Libratua, txekea aurkeztuta ordainketa egingo duena, txekearen zenbatekoa libratzailean kontutik deskontatuz.
  • Edukitzailea, txekea duena eta ordainketa jasoko duena.