Txikizkariak eta handizkariak produktuak eta zerbitzuak saltzen dituzten eragile desberdinak dira, zehatzago eta marketinaren terminologia baliatuz, banaketa-kanaleko bitartekaritza motak. Txikizkariak produktuak eta zerbitzuak bereziki azken kontsumitzaileei saltzen dizkieten bitartean, hala nola hipermerkatu eta supermerkatuak, denda berezituak eta komenientzia dendak; handizkariak, aitzitik, produktuak eta zerbitzuak berriz ere salduak izateko asmoarekin eskaintzen dituzten bitartekariak dira. Ohartu behar da, txikizkariak ez dizkietela derrigorrez produktuak handizkariei erosten, produktuak ekoizlearengandik zuzenean ere eskura ditzaketelako.
Loturiko artikuluak
Banaketa (banakuntza) enpresanEnpresan, banaketa edo banakuntza ekoitzitako produktuak kontsumitzailearen esku jartzen dituen funtzioa da. Garraio eta biltegiratze funtzioak biltzen ditu (logistika alegia) baina baita ere bezeroekin harremanetan sartu, merkatuari buruzko…
Dibertsifikazioa enpresanAgian finantza dibertsifikazioa bilatzen ari zinen. Enpresako dibertsifikazioa produktu edo zerbitzu berriak eskaini eta kontsumitzaile-talde eta merkatu berrietara zabaltzeko enpresa-estrategia da. Helburua enpresaren hazkundea, eskala-ekonomiak eskuratzeko adibidez, eta…
Estrategiak (enpresa)Enpresan, estrategia plangintzan zehazturiko xede eta helburu globalak betetze aldera enpresak bere baliabideak eta ahalmenak bideratzeko modua da, ingurunearen aukerak eta mehatxuak eta enpresak dituen indargune eta ahuleziak…