Txisteak

Txistea barre eragitea helburu duen kontakizun laburra da. Orokorrean irizpide hauen arabera sailka daitezke txisteak sakon aztertu zituen Sigmund Freuden arabera:

alde batetik,

  • hitz-jokoko txisteak, hala nola polisemia edo esanahi bikoitza lantzen dutenak;
  • txiste intelektualak, maltzukeria edo pikardia adierazten dutenak;

eta bestetik,

  • txiste inozoak, barre eragitea beste asmorik ez dutenak;
  • asmo jakineko txisteak, norbaitetaz iseka egin nahi dutenak adibidez.