Ubikuotasuna

Ubikuotasuna edo nonahikotasuna (latinezko ubique adberbiotik, "leku guztietan") leku guztietan aldi berean izatearen nolakotasuna da. Erlijio monoteistetan Jainkoari esleitzen zaion ezaugarria da, antzinako greziar eta erromatar erlijio politeistetan ez bezala, non jainkoen lekua tenplua zen (antzinako grezierazko τέμενος [témenos] hitzetik, literalki itxitura). Jainkoen ubikuotasuna aitorturik, tenpluak sinestunak biltzeko toki bilakatu ziren, eliza alegia (antzinako grezierako ἐκκλησία, ekklêsía, hitzetik, literalki "asanblada").