Aljibea

Lorcako gazteluko aljibeak. Argazkiaren egilea: Martinvl, Commons webgunean.

Arkitekturan, uharka, zisterna, aljibea edo patina lur azpiko ur gordailua, bereziki euri-urak jaso eta biltzeko erabiltzen dena. Aljibe hitza bereziki Erdi Aroko arabiar kulturan egindako lur azpiko uharkak izendatzen ditu (etiomologiaz arabierazko al-yûbb hitzetik dator) , gehienetan kanoi-gangaz eraikiak. Erromatarrak ere nabarmendu ziren aljibeak eraikitzen.