Unibertsoa (estatistika, inkestak)
Unibertsoa, populazio ere deitua, inkesta edo beste ikerketa estatistiko batean ikerketaren helburu diren elementu (pertsona, erakunde, objektu edo gertaera) guztien multzoa da, zeinetik lagina erauzi eta aztertuko den unibertso horren ezaugarriak ezagutzeko. Unibertsoa zehatz-mehatz definitzea ezinbestekoa ikerketan alborapen edo errorerik sor ez dadin.
Loturiko artikuluak
InkestakInkesta populazio batetik aukeratutako pertsonen lagin baten gainean jasotako datuen multzoa eta datu horiek jasotzeko prozesua da, horretarako galdetegiak edo elkarrizketak baliatuz. Bereziki erabilgarriak dira populazio handi eta…
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora zabaldu…
Lagin estatistikoak eta laginketaEstatistikan, lagin estatistikoa populazio bateko elementu edo indibiduoen azpimultzo bat da, horretan oinarrituta populazio osoari buruzko propietateak eta ezaugarriak, parametroak bereziki, inferitu edo ondorioztatzeko erabiltzen dena. Lagina erauzteko prozesu…