Unitate didaktikoak irakaskuntza-ikaskuntza prozesua planifikatzeko agiri bat da, kurrikuluaren azken zehaztasun-maila osatzen duena, eduki jakin baten inguruan lortu beharreko helburu didaktikoak, antolatu beharreko jarduerak eta horien programazioa, baliabideak eta ebaluazioa zehatzen dituena. Zehazkiago, unitatearen izenburua (gaiaren izenarekin lotua), justifikazioa, deskribapen laburra (saio kopurua, beste ezagutzekin nola lotzen den, kokapena kurrikuluan, zeharkako gaiekin dituen harremanak), helburu didaktikoak (oinarrizko konpententzietatik abiatuta), eduki zehatzak (kontzeptualak, prozedurazkoak eta aktitudinalak), jarduera-multzoa, baliabideak eta materialak, espazioaren eta denboraren antolaketa, ebaluaketa (autoebakuaketa ere landuz), atal guztietan ikasle aniztasunari behar bereziak dituzten ikasleei ere arreta jarriz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hasierako ebaluazioaHezkuntzan, hasierako ebaluazioa unitate didaktikoen hasieran burutu beharreko prozesua da, ikasleak ikasi/irakatsi behar denari buruz duen ezagutza-maila da (zehatzago edukiak, trebetasunak, jarrerak) jakite aldera. Horren helburua unitate didaktikoa…
Konpetentziak edo gaitasunak hezkuntzanKonpetentziak edo gaitasunak bereziki XX. mendearen bukaeratik garatutako hezkuntza metodologia eta paradigma bat dira, hezkuntzaren helburuak finkatu, kurrikuluak garatu eta ebaluazioa diseinatze aldera. Konpetentziekin hezkuntzaren helburua informazioaren transmisio…
Kurrikulua (definizioa)Hezkuntzan, kurrikulua edo curriculuma irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan landu beharreko edukien multzoa, horien programazioa, irakaskuntzarako gidalerroak eta azkenik ebaluazioak ezarri eta jasotzen dituen agiri orokor eta nagusia da, maila gorenekoa, hezkuntza-sistemetan…