Urbanizazio barreiatua eta hiri lausoa

Urbanizazio barreiatua edo lausoa biztanlegoa eta jarduera ekonomikoak hiri nagusi batetik periferiara, inguruko eremuetara eta eskualdeko hiri ertain eta txikietara ere zabaltzen direnean garatzen den hiri sistema da, hiri lausoa deitzen dena dakarrena.

Historikoki, industria sektore trinkoa izan zen hirietan biztanleria hazkunde nabarmena gertatu zen XX. azken hamarkadetara arte, hiri sistema nuklearra sorraraziz, zeinaren adibide garbiena megalopolia den, beste jarduera ekonomiko eta zerbitzu guztiak ere bere baitan biltzen zituena, inguruko hiriak bigarren maila batean utziz eta kasu batzuetan hustuaraziz, megalopoliak zuen erakarmenaren eraginez.

Industria-krisiaren eta birmoldaketaren ondoren eta zerbitzuen sektorearen nagusitasunarekin batera sortutako hiri-hierarkia berria sortu zen, hain zuzen urbanizazio barreiatua edo lausoa izenekoa, hiri egitura eta dinamika orekatuagoa dena, ezaugarri hauekin:

  • industria eskualdean zehar barreiatzen da, eskualdeko hiri guztien mesederako;
  • hiri nagusian zerbitzuak biltzen dira baina ez modu esklusiboan;
  • biztanleriaren banaketa ez da lehen bezain kontzentratua nukleo bakar batean;
  • norabide anitzeko migrazioak nukleoen artean;
  • hiri nukleo berriak sortzen dira eta zaharrak berpiztu;
  • hiri guztiak elkarren osagarriak dira.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, diffuse urbanization; gaztelaniaz, urbanización difusa.

Ikus, gainera