Urrutiko lana etxean edota lanpostuari berez legokiokeen lantokitik kanpo burutzen den lana da, toki jakin batean presentzia eskatzen ez duena. Nabarmendu behar da lanpostuak guztiak ez direla egokiak urrutitik egiteko, adibidez kaleen garbiketa, eraikin baten eraikuntza edo jatetxe bateko sukaldaritza ezin dira urrutitik. Urrutiko lanen adibideak berriz, etxean egiten den lan administratiboa, liburu baten itzulpena eta ikasleen tutoretza telematikoa. Aipatu behar da telelana (komunikazio teknologiek bideratua) urrutiko lanaren aldaeretako bat besterik ez dela, arruntena izaten den arren, adibidez ikasleen azterketa idatziak etxean zuzentzen ari den irakasle bat ez da telelana egiten ari.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, remote working; gaztelaniaz, trabajo remoto.
Loturiko artikuluak
Espezializazioa (lana)Giza baliabide eta lan alorretan, espezializazioa pertsona batek dituen trebakuntza eta gaitasun berezien multzoa da, besteengandik bereizi egiten dutenak. Lanaren zatiketa intentsiboko alorretan, espezializazioak produktibitatea gehitu egiten du.…
Landa-lana (ikerketa)Ikerketa arloan, landa-lana edo landa-ikerketa gizakiei edo beste izaki bizidunei buruz euren habitat, giro edo jarduera-eremuetan bertan informazioa jasotzen duen ikerketa-lana da. Gizarte zientziei dagokienean, soziologian, psikologia sozialean,…
Estrategiak (enpresa)Enpresan, estrategia plangintzan zehazturiko xede eta helburu globalak betetze aldera enpresak bere baliabideak eta ahalmenak bideratzeko modua da, ingurunearen aukerak eta mehatxuak eta enpresak dituen indargune eta ahuleziak…