Urte sabatikoa

Urte sabatikoa pertsona batek bere ohiko lanbidea utzi eta atsedena hartu edo bestelako zereginetan murgiltzeko hartzen duen atsedenaldia da, orokorrean urtebetekoa. Sabatiko hitza, hebraierazko shabatt hitzetik dator, atsedena esan nahi duena, juduek zapatu edo larunbatean egin beharreko atsedenaldia zehatzago. Urte sabatikoak ohikoak dira irakaskuntzan, berezki unibertsitatean, irakasleek urtebete klaseak eman gabe ematen dutenean, ikerkuntzan edo ikaskuntzan jarduteko, agintari akademikoei baimena eskatu ondoren.