Urteko kontuak

Urteko kontuak (Espainiako Merkataritza Kodean aipatzen diren bezala), kontabilitate-egoerak, finantza-egoerak edo finantza-txostenak enpresek, Espainian betiere eta dagokien merkataritza-izaeraren arabera, urtero osatu, bazkideen artean zabaldu eta Merkataritza Erregistroan aurkeztu behar dituzten txosten eta agiriak dira.

Fakturazioaren, aktiboaren eta langile kopuruaren arabera, agiri guztiak aurkeztu behar ez badira ere, hauek dira orokorrean osatu beharreko urteko kontuak:

  • egoera-balantzea
  • emaitzen kontua (galdu-irabaziak)
  • ondare garbiaren aldaketen egoera (enpresa handientzat bakarrik beharrezkoa dena)
  • diruzaintzako fluxuen egoera
  • memoria (balorazio-irizpideak, finantzazio-taula eta orokorrean urteko kontuek ematen duten informazioari buruzko xehetasunak)

Urteko kontuak bazkide edo akziodunen batzarraren aurrean aurkeztu behar dira urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehen, eta uztailaren 31 baino lehen Merkataritza Erregistroan utzi.

Merkataritza-Erregistroan utzitako urteko kontuei buruzko informazioa publikoa da eta hiritar guztien esku dago, eskaera eginda eta tasak ordainduta.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cuentas anuales, estados contables, estados financieros, informes financieros.