Urtezaharra (Gabonzaharra)

Urtezaharra (Urtezarra) edo Gabonzaharra (Gabonzarra) abenduaren 31ko gauean egiten den ospakizuna da, urte zaharretik urte berrirako trantsizioa ospatzen duena. Euskal Herriko zenbait tokitan festa tradizionala ere izan da, Gabonzar izenarekin, kopla zaharrak izenekoak abestuz herrian zehar eta baserri bestetik besteram bereziki Bortziri eta Baztan eskualdeetan. Egun ordea, gazte giroko jaia da gehienbat, erabateko libertimenduz eta gaupasa luze batekin amaitzen dena. Mundu zabalean ospatzen da, eta antropologiaren ikuspuntutik badu berezitasun bat: egungo gizartearen arrazionaltasunetik at, superstizioz beteriko jaia da, urte berriak ekarriko dituen gertakari ezezagunei aurre egin eta kontrolatu asmoz. Horrela, Espainian ohikoa da mahatsak jatea kanpaikadekin batera, eta herrialde anglosaxoietan bikotekideak elkarri musu ematea.