Ustiapeneko diru laguntzak

Ekonomian, ustiapeneko diru laguntzak administrazio publikoek enpresei ematen dizkieten diru laguntzak dira, itzuli beharrik gabekoak (funts galdura emandakoak), enpresari errentagarritasun gutxieneko bat eman edo kostuak estaltzearren, errentagarritasuna lortzea edo galerak estaltzea nekez gertatzen denean, prezio erregulatuengatik edo jarduerak eskaintzen duen zerbitzu publikoarengatik.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, operating subsidies; gaztelaniaz, subvenciones de explotación.