Utopia eta utopikoa

Utopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua  da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek utopikoak direla esaten da. Tomas Moro-k 1516 urtean idatziriko Utopia lanetik dator hitza, non gizarte perfektua irudikatu zuen uharte batean. Aurkako kontzeptua distopia da, sufrimendua eta nahigabea nagusi diren tokia alegia.