Utzarazpena

Utzarazpena pertsona bati ondasun higiezin baten jabetza kendu eta han bizi zirenak kanporatzeko ekintza juridikoa da. Utzarazpenak pil-pilean egon ziren Espainian XXI. mendearen hasieran, Atzerakada Handiaren ondorioz, familia askoren etxebizitzaren hipoteka exekutatu eta haietatik bidali zituztenean. Utzarazpen horien aurka STOP Desahucios izeneko mugimendu soziala sortu zen, besteak beste ordaintzeko ematearen alde, etxebizitza ematea bankuekin sortutako zorra kitatzeko nahikoa izatea alegia.