Vennen diagrama

Karratu urdinean (K) karratu guztiak, kolore guztietakoak, biltzen dira. Hiruki gorrian (G) denetariko forma gorriak. Bien ebaketan (K eta G), karratu gorriak bakarrik biltzen dira, beraz.

Vennen diagramak edo Venn-en diagramak multzoak eta horien arteko eragiketak eta erlazioak grafikoki irudikatzeko erabiltzen diren diagramak da. Orokorrean, osotasuna edo multzo osoa (unibertso izenekoa) laukizuzen baten bitartez adierazten da, eta horren baitan bereizten multzoak zirkulu edo beste forma batzuen bitartez, multzoan barneratzen diren elementuak biltzen dituztenak. Adibidez, bi zirkulu ebakitzen badira, dagozkien multzoek elementu komunak dituztela esan nahi du.

John Venn matematikari ingelesak asmatu zituen 1880 urtean, eta geroztik sarri erabiltzen dira multzo-teoria eta probabilitatearen kalkulua erakusteko.