Hominidoak

Hominidoak terminoa filogenetikaren eta eboluzioaren ikuspuntutik gizakiarengandik (Homo sapiens) gertu dauden espezieak izendatzeko erabilitako terminoa da. Taxonomikoki, hominidoak (zehatzago Hominidae familia) gizakiak eta beste genero eta espezie batzuk biltzen dituen familia biologikoa da, besteak beste orangutanak, gorilak, txinpanzeak eta gizakiak biltzen dituena. Hala ere, gaur egun ere gehien zabalduta dagoen adiera antzinakoa da, 1980ko hamarkada baino lehenagokoa, zeinaren arabera hominidoak egungo Homo sapiens espeziearen arbaso edo senide filogenetiko zuzenak liratekeen, horien bereizgarri nagusia izanik beste primateen aldean bi hanka gainean ibiltzea, hezurduran eragin morfologiko nabarmena dakarrena, bereziki hanketan, pelbisean eta bizkarrezurrean. Aldi berean, hominidoek bestelako bereizgarriak ere lituzkete kraneoan eta hortzerian ere, baina ez lirateke hain nabarmenak izango. Horrela, adiera arruntaren arabera hominidoak lirateke Australopithecus eta Homo generoko espezie guztiak, Homo generoan Homo erectus, Homo habilis eta Homo neanderthalensis bilduz besteak beste.

Erreferentziak