Zabor-bonoak

Zabor-bonoak kaudimen eskasa duten erakundeek jaulkitako finantza-titulu edo bonoak dira, eta beraz itzuliak ez izateko arrisku handia dutenak. Itzulketa-ezaren arrisku handia dela-eta, zabor-bonoek prezio merkeak eta errentagaritasun handiak eskaintzen dituzte. Merkatuak erabakitzen du zeintzuk diren zabor-bonoak, kalifikazio-agentzien balorazioaren ondoren.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, junk bonds; gaztelaniaz, bonos basura.