Zamalkadura (olerkigintza)

Olerkigintzan, zamalkadura unitate sintaktikoa bi bertsotan banatzen dituen figura erretorikoa da. Arina izan daiteke, eta gogorra, bertso baten esanahia airean, adierazi gabe, ukatzen denean. Horren helburua bertsoen metrika atxiki, edo olerkiaren erritmoa pausatzea izan daiteke, esaldi baten baitan geldiuneak sortuz, bertso batetik bestera. Zamalkadura lexikoak ere badaude, hitz bateko silabak bi bertsotan banatzen direnean.

Adibidea

zer ote dakar berri
ontziak portura

Sorginaren zurgina (Koldo Izagirre)

Beste hizkuntzetan: ingelesez, enjambment; gaztelaniaz, encabalgamiento.