Zedula

Zedula (latinezko schedula hitzetik, scheda, "papirozko orria", hitzaren txikigarria dena) obligazio, zor edo eskubide bat jasotzen duen agiria da. Ohikoak dira hipoteka-zedula (ondasun bat hipotekaturik dagoela ziurtatzen duen agiria) eta bizigarritasun-zedula (ondasun higiezin batek bizitoki gisa erabilia izateko baldintzak bete eta beraz bertan bizitzeko eskubidea ematen duena).