Zeharkako diseinua eta zeharkako datuak

Estatistikan, zeharkako diseinua (ingelesez, cross-sectional design) populazio batetik lagineko banakoei buruz une jakin batean datuak jaso egiten dituen ikerketa da, inkestaz edo behaketa zuzenaz . Diseinu sinple, erraz eta merkea da, baina horren emaitza oso mugatua da, fenomeno baten uneko argazkia besterik eskuratzen ez duelako, fenomenoak izan duen bilakaerari erreparatu gabe. Fenomeno baten bilakaera aztertzeko, zeharkako diseinu anitz egin daitezke denboran zehar, aldi bakoitzean lagin ezberdinak aukeratuz, edota luzetarako ikerketa, banako berdinei buruzko datuak jasotzen dituena denboran zehar. Zeharkako diseinuetan jasotzen diren datuak zeharkako datuak direla esaten da (ingelesez, cross-section data).