Zeharkakotasuna hezkuntzan

Hezkuntzan, zeharkakotasuna edo transbertsalitatea kurrikulumeko arlo eta irakasgai guztiak eragin behar dituzten edukien ezaugarria da, zeharkako eduki edo eduki transbertsal deitzen diren horiena. Orokorrean, bakea, berdintasuna, bizikidetza, lankidetza eta ingurumenarekiko errespetua barnehartzen ditu. Zeharkakotasunaren xedea ez da eduki berriak txertatzean irakasgai edo arlo batean, edukiak ardatz baten inguruan osatzea baizik, ikasleei hezkuntza integrala eskaintzeko, hezkuntza prozesua familiarekin eta gizartearekin lotuz. Horretarako, funtsezkoa zeharkakotasuna definitzen duten konpetentziak zehaztea.

Zeharkakotasuna UNESCO erakundearen 1996ko "XXI. menderako hezkuntzarako Nazioarteko Batzordearen Txostena" izeneko agiria plazaratu zenean zabaldu zen bereziki zeharkakotasunaren kontzeptua hezkuntza eta geroztik kurrikulum osoaren ardatz nagusietako bilakatu da.

Ikus, gainera