Zehazpen errorea (zehaztapen errorea)

Zehazpen errorea edo zehaztapen errorea erregresio-analisian eta loturiko teknika estatistikoetan erregresio-eredua ezartzean egiten diren erroreak dira, hala nola aldagai dependentearen eta independenteen arteko forma funtzionala egokia ez izatea eta aldagai azaltzaile nabarien omisioa eta ez azaltzaileen barnerapena. Zehazpen erroreen ondorioak latzak dira erregresio-ereduaren garapenean: aldagai azaltzaile nabarien omisioaren eta forma funtzional desegokiaren kasuan, \beta erregresio-koefizienteen estimazioak alboratuak dira; eta aldagai ez azaltzaileen barneratzen direnean, estimatzaileak alboragabeak dira, baina horien bariantzak gehitu egiten dira.

Hiztegia: ingelesez, specificacion error; gaztelaniaz, error de especificación.