Biologian, zenobio terminoak duen adierari buruz jakiteko, ikus Bioscio webgunean: Zenobioa.
Kristau tradizio monastikoan, bi bizimodu mota bereizten dira: eremitismoa, non erlijiosoak, eremitak alegia, bakarrik bizi diren, eta zenobitismoa, non monjeak eta mojak, zenobitak alegia, elkarrekin bizi diren, monastegi batean, zenobio ere deitzen dena (latinezko cenobium hitzetik, antzinako grezierazko koinos, "elkarrekikoa" eta bios, "bizitza" hitzetatik). Zenobitismoaren aita edo aitzindaritzat hartzen da Pakomio santua, IV. mendean. Erdi Arora arte itxaron behar da ordea zenobitismoa nagusitu arte, ordena erlijiosoen bitartez.
Loturiko artikuluak
Exegesia eta exegetikoaExegesia testu baten esanahia eta interpretazioa da, bereziki testu bibliko eta erlijiosoei buruz, ikuspuntu historiko, literario eta teologiko batetik. Ikerketa exegetikoa ezinbestekoa da testu erlijiosoetan egungo testuingurua testu…
ErlijioaErlijioa unibertsoaren eta munduaren printzipio edo ahalmen goren baten aitormen eta onarpena da, errespetuz, obedientziaz eta gurtzaz egiten dena. Printzipio goren horrek gizakien halabeharra gidatzen du erlijioaren arabera,…
Idoloak eta idolatriaIdoloak Jainkotzat hartu edo Jainkoak balitra bezala tratatzen diren objektu eta pertsonak dira; idolatria, berriz, idoloen gurtza da, adiera gaitzesgarrian, idoloa Jainko faltsua dela irizten denean. Idolatria gaitzetsi…