Zentauroak eta zentaurideak

Zentauroa mitologia grekoko izakia da, burua, besoak eta gorputz-enborra gizaki batenak eta gorputza eta hankak zaldi batenak dituena. Izaki femeninoa denean, zentauridea dela esaten da. Haien sorrerari buruz, kondaira zenbati dute: bertsio baten arabera, Ixion eta Nefelerengandik sortu ziren; beste kondaira baten arabera Zentauros eta Magnesiako astoengandik sortu ziren. Edonola ere, hainbat zentauro agertzen dira greziar mitologian, izen ezberdinekin, hala nola Kiron, Folos, Nesos, Eurition, Hileos eta Krotos. Hainbat kondairatan ere hartzen dute parte: Atalante izeneko heroinak bortxatu nahi izan zuten bi zentauro hil zituen; beste kondaira batean Herakles edo Herkules zentauro batzuk erasotzen dute Erimantoko basurdearen bila dabilela, baina Heraklesek haietako batzuk hiltzen ditu. Zentauroaren aldaerak ere badaude: buzentauroak zezen baten gorputza du, eta onozentauroak asto batena. Sinbologiari buruz, zentauroek eta horien aldaerek grina basatiak irudikatzen omen dituzte, eta gizakiekiko borrokak zibilizazioaren eta basakeriaren arteko borrokak besterik ez dira.

Produkzio kulturalean maiz irudikatutako izakia izan da: literaturan, margolaritzan eta eskulturan, eta baita berrikiago fikzio fantastikoan ere, zineman nahiz literaturan (Narnia eta Harry Potter, adibidez).

 

189 hitz
Kategoriak