Zerbitzari informatikoak

Ordenagailuak sarean edo urrutitik konekaturik dauden kasuetan, zerbitzari informatikoa beste ordenagailu edo erabiltzaile baten eskaera edo aginduak betetzeko konfiguraturik dagoen softwarea da. Hedaduraz, software hori bere baitan duen ordenagailu edo sistema informatiko fisikoari ere zerbitzari deitzen zaio. Zerbitzari informatikoari eskaerak egiten dizkion erabiltzaileari bezero deritzo.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, computing server; gaztelaniaz, servidor informático.