Zerbitzu minimoak (gutxieneko zerbitzuak)

Zerbitzu minimoak edo gutxieneko zerbitzuak, greba edo beste zirkunstantzia batzuetan estatuak zerbitzu publiko esentzialtzat jo eta beraz babestu behar dituen jardueretan, arauz ezarri eta beraz atxiki beharreko zerbitzu, lan eta jarduerak eta horien maila da. Zerbitzu minomoen ezarpena gai eztabaidatsua izaten da administrazio publikoaren, enpresen eta sindikatu eta langileen artean, orokorrean sindikatu eta langileek gehiegizkotzat jotzen baitituzte agindutako zerbitzu minimoak, grebarako eksubidea jokoan jarri eta grebaren eragina eta arrakasta kolokan jartzen dutelako. Espainian, greba iragarpena jasota, komunitate automonoetako administrazio publikoak dira zerbitzu minimoak jartzen dituztenak, betiere era arrazoitu eta justifikatuan, aldi berean zerbitzu publikoak eta grebaren eskubidea bermatze aldera.