Zerga harmonizazioa

Zerga harmonizazioa herrialde edo zerga autonomia duten beste entitateetan zerga sistema homogeneo eta adostuak ezartzeko prozesua da, bereziki haien arteko zerga ezberdintasunak ezabatu eta ondorioz zerga ihesak eragozteko helburuarekin. Zerga harmonizaziorako ahaleginen adibide garbia Europar Batasunean garatzen dena, aurreko helburuetaz gainera, batasun ekonomiko eta politikoa ere helburu duena.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, armonización fiscal.