Zerga oinarria edo oinarri zergagarria zerga bat portzentaje baten bitartez kalkulatzen denean portzentaje hori aplikatzen zaion totala da. Adibidez, 20.000 euroko errenta bati %10eko zerga aplikatzen zaionean, zerga oinarria 20.000 euro da. Portzentajea kalkulatu aurretik, zerga-oinarriari desgrabazioak (txikipen edo murrizketak) aplikatzen zaizkionean, portzentajea aplikatzen zaion oinarriari oinarri likidagarria ere deitzen zaio.
Bete hizkuntzetan: ingelesez, tax base; gaztelaniaz, base imponible.
Loturiko artikuluak
DesgrabazioakDesgrabazioa edo zerga-arintzea zerga baten oinarria gutxitzea da, oinarri zergagarritik orokorrean zergapetzen diren atalak salbuetsiz (adibidez, beka moduan jasotako diru kopuruak kenduz errenta osotik) edo bestelako murrizketak eginez (adibidez,…
Zerga atxikipenakOgasun Publikoan, zerga atxikipena ordaintzaile batek zergadun bati atxiki edo ordaintzen ez dion zenbatekoa da, atxikipen hori zergadunaren konturako sarrera moduan ordainduz bere aldetik Ogasunari. Adibidez, enplegatzaile batek…
Estrategiak (enpresa)Enpresan, estrategia plangintzan zehazturiko xede eta helburu globalak betetze aldera enpresak garatzen duen ekintza-plan orokorra, bere baliabideak nola garatu eta ahalmenak nola bideratu zehazten duena, ekintza plan oroko…