Zerga progresiboak, proportzionalak eta erregresiboak

Orokorrean, ordaindu behareko zergaren zenbatekoa, kuota deitzen dena, oinarri zergagarriari grabamen edo karga-tasa bat, portzentaje bat alegia, aplikatuz kalkulatzen da:

  • Zerga progresiboa edo gehikorra dela esaten da, oinari zergagarria handitu ahala, karga-tasa orduan eta handiagoa denean. Adibidez, PFEZ kalkulatzerakona, 20.000-30.000 euro irabazten dutenei %10eko karga-tasa aplikatzen zaie eta hortik gora irabazten dutenei %20, PFEZ zerga progresiboa dela esaten da. Zerga progresiboek errentaren birbanaketa dute helburu, gehiago irabazten duenak gehiago ordaindu behar duela dioen leloari jarraiki.
  • Zerga proportzionala da, karga-tasa oinarri zergagarri guztietara aplikatu beharreko karga-tasa berdina denean. Praktikan ordea, karga-tasa hori aplikatu ondoren ezartzen diren murrizketek eta kenkariek zerga proportzionala progresibo edo erregresibo bihurtzen dute.
  • Zerga erregresiboa da, oinarri zergagarria handitu ahala, karta-tasa orduan eta txikiagoa denean.