Zero baturako jokoak

Joko-teorian, zero baturako jokoak jokalari batek irabazten duena besteak galtzen duena direnean gertatzen dira, bi jokalarien arteko jokoetan. Zero baturako jokoetan jokalariek interes guztiz kontrajarriak dituzte, eta beraz jokalarien arteko lankidetzarik ez da izango: irabazi gehienak eskuratu nahi dituztelarik, beste jokalariaren interesen aurka jokatzen dute ezinbestean. Jakina denez, joko-teorian jokoa metafora bat da, interes ezberdinak dituzten eragileek erabakiak hartu behar dituzteneko egoera izendatzeko erabiltzen dena. Horrela, zero baturako jokoak jolaserako jokoetan eta beste egoera serioetan ere gertatzen dira:

  • penalti batean, jokalariak zein norabidetan bota eta atezainak zein aldetara jo behar duen erabaki behar dutenean, zero baturako jokoa gertatzen da: gola sartzea +1 izango da penaltia bota duenarentzat eta -1 atezainarentzat, eta alderantziz gola sartzen ez bada;
  • eta adibide serioagoa eman nahian, duopolio batean, enpresak batek eskuratzen ez dituen mozkinak, gehiago ez ekoizteagatik, beste enpresak eskuratuko ditu.

Hiztegia: ingelesez, zero sum games; gaztelaniaz, juegos de suma cero.

Ikus, gainera