Zero kupoi bonoak aldiro interesak sortzen ez dituzten bonoak dira, eta horren ordez deskontuarekin jaulkitzen direnak. Inbertitzaileak bono horietan jasotzen duen ordainsaria bonoaren nominalaren eta jaulkipen-prezioaren arteko diferentzia da. Adibidez, zero kupoi bono bat 9 eurotan jaulkityzen bada, 10 euroko nominalarekin, inbertitzaileak ez du interesik jasoko eta bere ordainsaria 10-9=1 euro izango da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, zero coupon bond; gaztelaniaz, bono cupón cero.
Loturiko artikuluak
Zero oinarriko aurrekontuakZero oinarriko aurrekontuak aurrekontuak egiteko metodologia da, aurrekontuetan aurreikusitako gastuen efizientzia bilatzen duena, aurreko ekitaldietako aurrekontuetatik abiatu gabe, eta izenak adierazten duen bezala zero edo hutsetik abiatuz, kostu…
Gida aurrekontuaGida aurrekontua enpresako arlo guztietako aurrekontuak jasotzen dituen agiria da, enpresak ezarritako helburuen arabera. Gehienetan urtebetera aurreikusita, enpresak helburu gisa planteatu dituen salmenta kopurutik abiatzen da, eta gero…
Zero baturako jokoakJoko-teorian, zero baturako jokoak jokalari batek irabazten duena besteak galtzen duena direnean gertatzen dira, bi jokalarien arteko jokoetan. Zero baturako jokoetan jokalariek interes guztiz kontrajarriak dituzte, eta beraz…