Zeru horiek, Bernardo Atxaga: laburpena

Zeru horiek Bernardo Atxagak 1995ean plazaraturiko eleberria da. Irenek 37 urte betetzera doa eta azken urteak kartzelan eman ondoren, aske geratu eta Bartzelonatik autobusez dator Euskal Herrira. Eleberriak itzulerazko bidaia hori kontatzen du.

Laburpena

Irenek 37 urte betetzera doa. Azken bost urteak kartzelan eman ditu, eta aske geratu da. Bartzelonan dago. Taxitik maleta batekin jaitsi eta bere gorputza ispilu handia batean ikusten du aspladiko partez. Oraindik ederra dela uste du. Geltokirako bidean bi neska turistek informazioa eskatzen diote, baina berak zakar erantzuten die. Tren geltokira sartu eta asaldaturik sentitzen da, leku guztietatik iristen zaizkion argi eta soinuekin, jende gehiegi. Gogoratzen ditu kartzelako ziegan lagun zuen Margaritak esandakoa: kanpoan ez zuela elektrizitaterik izango. Erlojuan ordua ikusten du, ordubiak eta hogei. Ez daki trena noiz ateratzen den. Soldadu bati Bilborako trena noiz ateratzen den galdetzen dio. Soldaduak ordenagailuetan begiratzeko esaten dio, baina pantailan ez du aurkitzen informaziorik. Soldaduak badaki Bilborako trena gaueko 11ak arte ez dela ateratzen eta autobusez joatea proposatzen dio. Soldaduarekin sexualki fantaseatzen du, bere ondoan etzanda dagoela imajinatu, zergatik oheratu ote zen, alkoholaren laguntzarekin, bezperako gauean beste horrekin. Tabako makinatik bere tabako marka gogokoenaren kajatxo bat erosten du. Margaritak agurtzean esandakoa gogoratzen du: maite ditugun gauzak beti aurkituko ditugula ateratzean, baino jendea ez, jendeak utzi egiten zaitu azkenean kartzelan zaudenean. Autobusak dauden lekura korrika abiatu, txoriak uxatu eta andre zahar batek zakar esaten dio ea nora doan hain presaka. Autobusetara heldu eta txoferrei galdetzen die. Bilborako autobusa 15:40tan ateratzen dela esaten diote, eta txantxetan beraien artean, ea nor doan azkarrago. Txartelak geltoki barruan hartzen dira baina kanpoaldera doa, zigarro pat piztuta.

Ezin da kontzentratu. Pentsamenduak hara eta hona doazkio. Lasaitu behar du, kartzelatik kanpo baitago honezkero. Banku batean eseri eta zeruari begiratzen dio. Grisa dago, ez kartzelako poeman bezala, non urdina eta zabal dela dioen. Ahaztu behar du kartzela. Geltoki barrura doa tiketa hartzera eta Margarita datorkio gogora. Kartzelatik alde egin behar duenean, opari bat egin nahi dio: koadro bat, non azaltzen den Sixtina kaperako detaile bat: Jainkoaren eta Adanen hatzak ia ukitzen diren irudia. Bera detaile horrekin obsesionaturik zegoen, intimidadearekin loturiko zerbait, eta Margaritak badaki. Horregatik oparitu nahi zion. Berak ez du koadroa sartu nahi baina azkenean sartu egiten du. Bitartean, beste ziega batean dagoen Antonia galiziarra sartzen da. Kartzelako liburutegiko liburu batzuk ere eramango ditu: gogoko dituen hamar bat liburu errepikatuak, Stendhlaen "Gorria eta beltza" tartean. Antoniak esaten dio beraiek oso gogoko duten poema duen liburua ez eramateko (Irenek poema dakar gogora). Antonia txantxetan dago ordea eta liburu hori ere eramateko esaten dio. Margarita, Antonia eta hiruroan arteko adiskidetasuna gogoratzen du.

LANEAN (20 ORRIALDE 140TIK)

Pertsonaiak

  • Margarita, Ireneren kartzelako ziegako languna. 60 ¬†urte inguru ditu eta zazpi urte daramatza kartzelan. Haur baten bahiketa dela eta sartu omen zuten kartzelan. Eroturik ere omen dago.
  • Antonia, kartzelako kidea. Norbait hil omen zuen.