Zibernauta

Zibernautak sare informatiko globalean, ziberespazioan alegia, aktiboki parte hartu edo "nabigatu" egiten duen subjektuak dira, harremanak garatuz, komunitateetan parte hartuz eta aktibismo politikoa garatuz. Zibernauta beraz, internauta aktiboa litzateke, bere bizitza ziberespazioan garatzen duena neurri handi batean.

Filosofiaren aldetik, gorputzaren existentzia ziberespazioan disolbaturik, eta subjektuak enuntziatu eta informazio sortzaile eta kontsumitzaile huts bihurtzen denez, baino ziberespazioan bertan eratzen diren hariak eta egiturak baliatuz, zibernautak subjektuaren identitate fisiko pertsonala kolokan jartzen du, eta aktore moduko bat bilakatzen da.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Zibernauta"; Gizapedian, 13 otsaila, 2021, https://gizapedia.hirusta.io/zibernauta-definizioa-zer-da/.